Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Informazio orokorra

Prestakuntza ikastaroa amaitu ondoren, gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren izangaiek azterketa egin behar dute ikastaroa amaitu eta 6 hilabete baino lehen.

Hasierako kualifikazioko azterketak test moduko 100 galdera izango ditu, erantzuteko 4 aukerekin.

Salgaien garraioa egiten duten gidariek, bidaiarien garraioa egiteko beren jarduerak zabaldu edo aldatzen badituzte, edo alderantziz, jada gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren jabe izanik beren eremuan (salgaiak edo bidaiariak), beren jarduera zabaldun ahi duten garraio jardueraren eremuarekin zerikusia duen atalaren ikastaroa egin behar dute eta horri dagokion azterketa egingo dute.

  • Azterketak, gutxienez, bi ordu iraungo du.
  • Gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu behar dira. Erantzun zuzenak puntu 1 gehitzen du, zuzena ez denak 0,5 puntu kentzen ditu. Erantzuten ez diren galderak edo erantzun bat baino gehiago dituztenak ez dute ezer balio. Azterketen behin-behineko eta behin betiko ebazpena Interneten argitaratuko da.
  • Azterketak Sustapen Ministerioaren galdera bankutik aterako dira.
  • Urtean gutxienez 6 deialdi egingo dira.
  • Hasierako kualifikazioa lortu nahi dutenek beren bizilekuaren arabera dagokion Foru Aldundiak deitutako probetara bakarrik aurkez daitezke, ikastaroa non egin duten kontuan hartu gabe. Nolanahi ere, azterketa deitzen duen organoak behar bezala arrazoitutako baimena eman dezake azterketa beste lurralde baten egiteko.