Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ikastaroen homologazioa

Prestakuntza zentroa baimendu duen administrazio organoak berak homologatzen ditu prestakuntza ikastaroak.

Baimendutako prestakuntza zentro batek ematen dituen ikastaroek aurretik homologatutako eredu bat jarraitu behar dute.

Ikastaro eredua homologatzeko, zentroak memoria bat aurkeztu behar du zehaztapen hauek azalduz:

  • Ikastaroan emango diren gaien programa garatua (emango diren gai guztiak jasoko ditu).
  • Ikastaroaren eta ikastaroaren modulu edo zati bakoitzaren iraupena.
  • Gidatze praktikari eskainiko zaizkion orduak eta, behar izanez gero, goi mailako simulagailuari horietako zenbat ordu eskainiko zaizkion.
  • Ikastaroa emateko behar den irakasle kopurua, bakoitzaren titulazioa edo esperientzia maila eta irakasle bakoitzak emango dituen gaiak azalduz.
  • Ikastaroan parte hartuko duten ikasleen kopurua, gehienez, 20.
  • Tasaren likidazio inprimakia behar bezala beteta eta finantza erakundeak balioetsita.
    • Tasa: Ikastaroen homologazioa: 108,25 €

Pertsona bera (fisikoa edo juridikoa) baimendutako zentro batzuen titularra bada, haietan eman dezake haietako edozeinetan homologatutako ikastaroak, homologazio berri bat egin beharrik gabe.

Homologazioaren baliozkotasuna 5 urtekoa izango da. Epe hori igarota, ikastaroaren homologazioa bisatu edo berritu egin behar da, eta, horretarako, prestakuntza zentroak hasierako homologaziorako eskatu zitzaion dokumentazio bera aurkeztu behar du. Dena den, zentroak eskatuta luzatua izan daiteke, organo administratiboak jotzen badu ikastaroaren edukiak eta ezaugarriek egokiak izaten jarraitzen dutela; kasu horretan, nahikoa da homologazioa beste bost urterako bisatzeko edo berritzeko eskaera aurkeztea, tasa ordaindu izanaren frogagiriarekin batera.

  • Tasaren likidazio inprimakia behar bezala beteta eta finantza erakundeak balioetsita.
    • Tasa: Ikastaroen berriketa (visado) homologazioa: 108,25 €

Memoria egitea errazteko, eskatzaileak, nahi izanez gero, homologatu nahi duen ikastaro motaren araberako agiriak aurkez ditzake:

Hasierako prestakuntza:

Etengabeko prestakuntza: