Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ikastaroen garapena

Zentroko zuzendariak sinatutako komunikazio bat bidali behar du Internet bidez ikastaroak emango diren lurraldeko organo eskudunari, ikastaro bakoitza hasi baino, gutxienez, 10 egun lehenago; bertan datu hauek jasoko dira:

  • Emango den ikastaro mota, hasierako kualifikaziokoa, ohikoa edo azkarra den adieraziz, edo etengabeko prestakuntza den, eta homologatutako zein ikastaro eredu jarraituko den.
  • Ikastaroaren hasiera eta amaiera data eta ikastaroaren programazioa, ikastaroaren ordutegia eta ikastaroen edukiak.
  • Ikastaroaren hasiera eta amaiera data eta ikastaroaren programazioa, ikastaroaren ordutegia eta ikastaroen edukiak.
  • Ikastaroa emango duten irakasleen zerrenda, bakoitzaren espezialitatea adieraziz.
  • Ikastaroan parte hartuko duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA edo pasaportea) eta baita zein motatako gida-baimenaren jabe diren ere (indarrean daudenak).

Ikastaroari buruz jada aurkeztutako datuetan izaniko edozein aldaketa Internet bidez jakinaraziko da aurrerapen honekin:

  • Ikastaroaren edukia edo haren hasiera, garapen edo amaiera dataren aldaketa, ikastaroa hasteko aurreikusitako data baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
  • Ikastaroa eman behar duen irakasle baten ordezkapena, irakasle hori ikastaroa ematen hasi behar zen eguna baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
  • Ikasleek beraiek ikastaroa beren kabuz uztea (edo ikastaroaren orduen %10 edo gehiagotara huts egiteagatik kanpo uztea) gertatu bezain laster. (Prestakuntza zentroak ikastarotik kanpo utz ditzake ikastaroa baliagarria izateko eduki garrantzitsuak jasotzen dituzten ataletan parte hartu ez duten ikasleak).

Ikastaroa amaitzean, zentroko zuzendariak prestakuntza teoriko eta praktikoa egin izanaren ziurtagiri bat egingo dio ikasle bakoitzari eta internet bidez organo eskudunari jakinaraziko dio ikastaroaren amaiera eta ikastaroa gainditu duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA, jaiotza data eta lekua, helbidea, argazki eta sinadura digitalizatua, eta gidabaimena, izanez gero).

Hasierako prestakuntza kasuetan, ikastaroaren ziurtagiriak 6 hilabeteko balioa du, hori delako azterketa egiteko epea ikastaroa amaitzen denetik. Azterketa ez bada gainditzen edo ez bada egiten 6 hilabeteko epean, ikastaroa berriro egin beharko da.