Web edukia bistaratu
Hasierako prestakuntza
Kualifikazio ziurtagiria lortzeko dauden bi ikastaro modalitatetako bat da.
Hasierako kualifikazioko ikastaroa egin behar dute kategoria hauetako gida-baimenen titularrak diren gidariek:
- D1, D1+E, D, D+E edo horien baliokidea den baimena, 2008ko irailaren 11ren ONDOREN ateratakoa.
- C1, C1+E, C, C+E edo horien baliokidea den baimena 2009ko irailaren 11ren ONDOREN ateratakoa.
Hasierako kualifikazioko ikastaroa bi modalitatetan egin daiteke:
- Ohiko modalitatea: 280 orduko ikastaroa (teorikoa eta praktikoa).
- Modalitate azkarra: 140 orduko ikastaroa (teorikoa eta praktikoa).
Gaien programaren edukia bera da bi modalitateentzako. Horregatik, praktikan, Gipuzkoan 140 orduko ikastaroak bakarrik ematen dira.