Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

GGA txartela

Foru Aldundiak emango dio hasierako prestakuntzako edo, bestela, etengabeko prestakuntzako azterketa gainditu duen ikasle bakoitzari hori frogatzen duen txartela.

Txartelaren indarraldia 5 urtekoa izango da gehienez. Gidari batek etengabeko prestakuntzako ikastaro oso bat gainditu duela egiaztatzen duen bakoitzean, Aldundiak, egiaztatu ondoren haren gidatzeko baimena indarrean dagoela, beste txartel bat emango dio, aurrekoa ordeztuko duena, eta zeinaren gehienezko baliagarritasun epea bost urtekoa izango baita, prestakuntzako nahitaezko 35 orduak amaitu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

GGA txartela presentzialki eskatu behar da garraio bulegoetan.

Gidariaren Gaitasun Agiria izatera behartuta dauden gidariek ibilgailuan eraman behar dute beren kualifikazio profesionalaren txartela gidatzen ari direnean.

TXARTELA EMATEKO BEHARREZKO AGIRIAK

  1. Indarrean dagoen NAren kopia edo hura berritzen izatearen frogagiria edo, bestela, atzerritar-identitate txartela.
  2. Indarrean dagoen gidatzeko baimena: etengabeko prestakuntza egin dutenentzat bakarrik.
  3. GGA txartela eskaeraren inprimakia.
  4. Tasaren likidazio inprimakia behar bezala beteta eta finantza erakundeak balioetsita. Tasak:
  • Gidarientzako Gaitasun Profesionalaren ziurtagiria egitea: 35,72 €
  • Gidarientzako Gaitasun Profesionalaren txartela egitea: 21,65 €  
  • Gidarientzako Gaitasun Profesionalaren txartela berritzea: 21,65 € 

Txartela aurrealdeTxartelaren aurrealdea

Txartela atzealdeTxartelaren atzealdea