Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zentroen baimena

  • Baldintzak:
    • Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea.
    • Aitortutako sinadura elektronikoa izatea.
    • Zentroaren funtzionamendurako gutxieneko irakasle plantilla izatea.
    • Lokal egokiak izatea.
    • Praktikak egiteko behar diren ibilgailuak izatea (bakarrik hasierako prestakuntzako ikastaroetarako).
    • Ikastaroak aurrera eramateko behar den material didaktikoa izatea.
    • Kualifikazio eta prestakuntza programa bat izatea.
  • Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa:
    • CAP.PV.0.1.0 - Zentroaren datuen fitxa bete behar da.
    • Eskatzailearen NA, IFK edo pasaportea.
    • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena sinadura elektronikoa baduela adieraziz edo, bestela, pertsona fisikoaren identitate ziurtagiria.
    • Zentroko zuzendariaren NA, IFK edo pasaportea.
    • Zentroko zuzendariaren titulazioa edo gaitasun administratiboa.
    • Lan kontratuak, egiaztatzen dutenak zentroko zuzendari-irakaslearen, gutxienez, hiru urteko irakasle edo zuzendari esperientzia prestakuntza zentroetan.
    • Zentroko zuzendari-irakasleak zentroarekin edo enpresarekin duen harremanaren egiaztagiria. Harreman hori lan, merkataritza edo administrazio arlokoa izan daiteke.
    • Irakasleen zerrenda: CAP.PV.0.3.0 - Irakasleen zerrenda eta CAP.PV.0.4.0 - Irakasleen fitxa pertsonala fitxak bete behar dira.
    • Irakasleen NA.
    • Langile bakoitzak enpresarekin duen harreman profesionalaren egiaztagiria.
    • Irakasleen espezialitateen araberako titulu edo gaikuntza administratiboa edo, bestela, espezialitate bakoitzean duten esperientziaren egiaztagiria.
    • Ikastaroak emateko lokalak irekitzeko udal lizentzia.
    • Lokalen azalpen memoria. Bertan deskribatuko dira sarbideak, gelak, zerbitzu orokorrak eta komunak. Gainera, CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da teorikako lokalei buruzko atalean.
    • Lokalen planoak.
    • Lokala erabilgarri izatea egiaztatzea: salerosketa eskrituraren bidez edo errentamendu kontratuaren bidez eta abar.
    • Praktika egiteko instalazioak dituela egiaztatu behar da edo, bestela, instalazio haiek dituen beste erakunde batekin eginiko kontratua edo akordioa (hasierako prestakuntza ikastaroetarako bakarrik). Gainera, CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da praktikak egiteko lekuari buruzko atalean.
    • Kategoriaka praktikak egiteko behar diren ibilgailuen zerrenda, emango den ikastaro bakoitzaren arabera (hasierako prestakuntza ikastaroetarako bakarrik): CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da ibilgailuei buruzko atalean.
    • Hala badagokio, beste erakunde edo enpresa baten ibilgailuak erabiltzeko hitzarmenaren agiria (hasierako prestakuntza ikastaroetarako bakarrik).
    • Ibilgailu bakoitzaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa (hasierako prestakuntza ikastaroetarako bakarrik).
    • Zentroak dituen material didaktikoen zerrenda: CAP.PV.0.2.0 - Inbentarioa, lokalak, materialak eta ibilgailuak fitxa bete behar da material didaktikoari buruzko atalean.
    • Eman asmo den kualifikazio eta prestakuntza programa, haren gauzatze plana adierazita (ikastaroen aldi baterako programazioa, moduluak nola emango diren eta abar) eta aurreikusitako irakaskuntza metodoak, eta, baita, hala badagokio, ikastaroan sartzeko eta bertan parte hartzeko baldintzak ere.
    • Tasaren likidazio inprimakia behar bezala beteta eta finantza erakundeak balioetsita.
      • Tasa: Prestakuntza zentroaren baimena: 324,75 €

Dokumentazioa jatorrizkoa izan behar da, eta jatorrizkoa utzi ezin den kasuetan (adibidez NA, tituluak, jatorrizko planoak…) dokumentuaren fotokopia bat aurkeztu behar da, zeina jatorrizkoarekin alderatuko baita eskaera aurkezteko unean.

Oharra: formakuntza zentro bakoitzarengatik baimen bat behar da.